Eremu Pribatura Sartu

AUKERA MENUA


Atlas Birtuala atala-buruko irudia

ATLAS BIRTUALA  >  NOLA PARTE HARTU

Zer da

Atlas birtuala, Arabako lehorreko ugaztunen biodibertsitate errolda bat da; edonork kontsutatu dezake eta bertan azaltzen den informazioa eguneratuta dago. Espezien banaketa-mapa erabilgarriak eta ulergarriak erakusten ditu; gainera parte hartzea bultzatzen du.

Bertan agertzen den informazioa GADEN taldeko datu basearena da; hau, kideek eta kanpoko beste laguntzaile batzuk, ekoizten dute Gune honek, beraz, oso datu baliagarriak batzen eta argitaratzen ditu; informazio honen sakabanatzea eta ezezagutza sahiestuz.


Zertarako balio du

Mapetan, UTM laukiak (10 x 10 km.) erabiliz, animalien banaketa azaltzen da. Hau, espezien kokapenaren iturri ezin hobea da, eta biodibertsitatearen eremu inportanteak erakusten ditu. Honi esker, herri edo errepide zehatz batzuen datuak eskaintzen dira, eta hauek ezinbesteko baliabide bihurtzen dira natur ondarea babesteko eta kudeatzeko.

Atlasak bilaketa aurreratu bat du, eta ezaugarri honetan, filtroak aplikatuz, aipamen edo behaketa bakoitzean hartutako informazioa zehatzagoa da.

Lauki bakoitzean espezie baten agertzeak, identifikazio akatza kenduta, bere presentziaren datu objetiboa adierazten du; eta ez agertzeak, ez du esan nahi, indibuduorik bertan ez daudenik, ikusi ez direla baizik.


Nork hartu dezake parte

Baso faunaren behaketa gustokoa dutenek: adituek edo zaleak. Biok aipamenak argitaratu ditzakete.

Gainera, oso inportanteak dira baita, gure errepideetan harrapatutako animalien datuak, bai basatienak, bai etxekoarenak. Hauekin, puntu beltzak eta azpiegitura hauen eragina antzematen dira.

Proiektu honetan, herritarren parte hartzea funtsezkoa da.


Nola parte hartu

Parte hartzeko, laguntzaile modura izena eman behar da, eta horrela eremu pribatura sartzeko baimena eskuratuko da. Izena emateko guregana jo eskaera-orri hau betez.

ORRIALDE-OINAREN INFORMAZIOA