Ez duzu erregistratu behar.
1999. urtetik Gadenek harrapatuak izan diren animaliei buruzko informazio biltzen du; zenbait informazio-iturri ditu: Eusko Jaurlaritzako Trafiko Saila, Aldundiko zenbait sail (Herrilan, Nekazaritza eta Ingurumena) eta behin-behineko zenbait kolaboratzaile.
Informazio hori guztia zenbait txosten eta azterlanetan jaso dugu, eta Agirien sailean duzu ikusgai.
Base horretan 8.000 datu baino gehiago daude, eta oso erabilgarria da ondokoetarako:
Animalia bat harrapatu dutela ikusten baduzu, basati zein etxekoa izan, eta lagundu nahi badiguzu, mesedez, galdeketa hau bete. Espeziea hobeto identifikatu ahal izateko, ahal bada eta arrisku-egoeran jarri gabe, gomendagarria da argazki bat lortzea, non animaliaren ezaugarri guztiak ikusiko diren.