Eremu Pribatura Sartu

AUKERA MENUA


Foto Denuncias-buruko irudia

ARGAZKI-SALAKETAK  >  NOLA PARTE HARTU

Zer da

Interneten zabaldu dugun salaketa gune bat da. Edonork, argazkien bitartez, Arabako ingurumenari egiten zaizkien erasoak eta mehatxuak salatu ditzake: kutsadura, zabortegi ilegalak, suntsipenak, legez kanpoko ehiza teknikak, uztondo erreketak, linea elektrikoak, faunarentzako arriskuak, eta abar.


Zertarako balio du

Helburu nagusia egoera hauek, interneten bidez, argitaratzea da. Honekin batera, hiritarren parte hartzea eta jarrera kritikoa ere bultzatzen dira.

Salaketa hauei esker, Gaden elkartekideek, ahal den neurrian, egoera bisitatu eta ikertu egingo dute. Ondoren, txostenak egingo dituzte eta bertan gomendioak plazaratuko dira erakundeei bidaltzeko.

Txosten hauen jarraipena gure buletinaren bitartez egin daiteke.


Nola parte hartu

Salatu nahi duzuen egoeraren argazkia eta testu labur bat bidali behar dira. Derrigorrez; bai lekua, eta bai data ondo zehaztuko dira.


Nola bidali argazki-salaketa berri bat

Beste argazki-salaketa berri bat argitaratzeko, 1 eta 3 bitarteko argazkiak kargatu eta ondoko inprimakia bete behar duzu.



ZUEN BIDALKETEN ZAIN GAUDE!


ORRIALDE-OINAREN INFORMAZIOA